Opinió

 

<15/169>

Vicent Partal

09.07.2012

Otegik mozorroa erortarazten du

Gaur mila egun betetzen ditu Arnaldo Otegik kartzelan. Zigorra jada ulertezina bazen, are gehiago kartzelaratzearen iraunaldia. Askoz ulertezinagoa. Otegi ez da kartzelan egon behar, bere alderdia eta koalizio berria zuzentzen egon behar da, bere herriak bizi duen aro politiko berrian parte hartzen. Gertatzen ari dena gertatzea oso larria da.


Oso larria da, ETAk armak uzteko Arnaldo Otegik egidako lana oso jende gutxik egin duelako. Ezker abertzaleak egindako hausnarketan zerikusi handia izan dute Otegik eta bere talde hurbilenak; eta ez da azken lau egunetako gauza. Euskal aro politiko berria ireki zuen Anoetako ekitaldi famatua 2004ean izan zen. Ezaguna da ere Ezker Abertzalearen eboluzioaren aldeko jarrera aspalditik defendatzen zuela Otegik. Estatu espainiarraren erantzuna kartzela izatea oso seinale iluna da.


Seinale iluna da, baina aldi berean, oso argia. Indarkeriarik gabe edozein aukera politiko aldarrikatu daitekeela izan da beti Estatuaren diskurtso ofiziala. Baina Otegiren espetxeratzeak diskurtso hori ukatzen du. Bere herria independentziara eraman dezakeela dakitelako daukate Otegi kartzelan. Beraz, auzia ez da bidea demokratikoa den edo ez, egindako azken proposamena baizik.


Otegi espetxean egonda, Estatuaren mozorroa ez da mantentzen eta erori egiten da, Espainiaren -non (oraindik) bizi garen- benetako aurpegia erakutsiz.

Mail Obert